Heziketa-Eskaintza

Heziketa-zikloak moduluetan (irakasgaiak) zatitutako irakaskuntzak dira. Hauen helburuetako bat, ikasleak, beraiek aukeratutako lanbidean, langile gaituak bihurtzea da.

Ikasketa hauek balio profesionala duen titulu bat lortzea ahalbidetzen dute, beraien edukiak lan-munduko beharren arabera xedatuak bait daude. Bi motatako heziketa-zikloak aukeratu daitezke:

  • Erdi-mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloa
  • Goi-mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloa

Normalean, heziketa-zikloko azken hilabeteak enpresa baten praktikaldia burutzen iragaten dira, Lantokiko prestakuntza ikasgaia burutzen (FCT). Etengabeko ikaskuntza programaren (Erasmus+, PyireneFP) bitartez, posible da praktikaldi guztia atzerrian burutzea.

Fadura Ikastetxeak heziketa-eskaintza handia du ondorengo familietan: Elektrizitatea eta Elektronika, Fabrikazio mekanikoa, Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak, Osasungintza, Gizarte eta Kultura zerbitzuak eta Jarduera Fisikoak eta Kirola. Gure eskaintza guztia Heziketa-zikloen Eskaintza menu-atalaren bidez kontsultatu daiteke.

Ikasgai edo modulu bakoitzak ordu kopuru zehatz bat du, ziklo bakoitzaren arabera, eta irakasteko modalitate desberdinak existitzen dira. Formakuntza presentzial aski ezaguna, ohikoena da baina garai berriekin bat eginda, beste aukera batzuk ere existitzen dira adibidez: eskaintza partziala, urrutiko ikasketa modalitatea, proba libreak eta abar. Aipatutako aukera guzti hauei buruzko informazioa kontsultatu daiteke dagokion menu-atalaren bitartez.