ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA

 

 

 

Irailetik aurrera!!

2019/2020 IKASTURTERAKO AURREIKUSITAKO IKASTARO ZERRENDA

 

  • Langabetuentzako ikastaroak [HEMEN]
  • Bereziki langileentzako ikastaroak [HEMEN]
  • Katalogotik kanpo [HEMEN]

MOJACAR 2019

 

Beste urte batez, Fadura Ikastetxea Mojacarera bueltatu da. Ikasturte bukaeran, Osasun-Dokumentazio eta Administrazio eta Haur Hezkuntzako taldeak ikastaro, hitzaldi eta tailer desberdinetan parte hartu zuten.

Oso interesgarria, tope egin zuten lana!

Xehetasun guztiak gure sare sozialen bitartez ikusi ditzakezue.

LH ZUZENDARIAK ESLOVENIAN

 

2019ko Maiatzaren azken astean, Bizkaiko Lanbide Heziketa ikastetxeetako zuzendariak Esloveniara bidaiatu zuten.

Bertan, erakunde eta ikastetxe desberdinak ezagutu zituzten: CPI, Esloveniako Komertzio Ganbara eta Siska, Solski y Koper-eko ikastetxeak. 

Batere gelditu gabe ibili dira! Instalazio berriak eta proiektu erakargarriak ezagutzeko aukera paregabea izan da!

KORRIKA 2019

 

2019an, Korrikaren 21.edizioa ospatu da eta nola ez, Fadura Ikastetxean ez genuen hori galdu nahi! Korrika txikia eta Korrika ofizialean egin genuen lasterka, gure bideoKLIKA grabatu genuen... 

Gure site-ean xehetasun guztiak aurkituko dituzue, egin klik argazkian eta bota begirada bat!

SPAINSKILLS 2019

 

EuskoSkills-etako urrearen ondoren... Iritsi dira SpainSkills-ak! Iratxe Elordui gure txapeldunak, Martxoaren 27tik 29ra Madrilen lehiaketa bikain bat burutu zuen. Gainera, inaugurazioko ekitaldian Euskal Autonomi Erkidego-ko banderaduna izan zen! 

Azkenean, ez zuen dominarik lortu baina oso harro gaude bere parte-hartzearekin!

Egin klik irudian argazki-album osoa ikusi ahal izateko!

PANDA RAID 2019

 

Bukatu da Panda Raid 2019! Astebete eta gero, lasterketa Marrakesh-en bukatu zen. Esperientzia bikaina non, Elektromekanikako ikasleek prestatutako Pandak oso ondo erantzun duen!

ZORIONAK Iurgi Aiesta eta Aitzol Barañano!!

Egin klik argazkian sailkapenaren berri izateko!

PANDA RAID 2019

 

Gure Panda iritsi da Marokora! Fadura Ikastetxeko irakasleak, Erfoud ondoko herri txiki baten kokatutako, Ait Ahmed ikastetxean izan dira laguntza solidarioa eskaintzen. Haurren aurpegiak begiratzea besterik ez dago bisita zenbat gustatu zaien ikusteko.

Egin klik argazkian xehetasun gehiagorako!

MARTXOAK 8

 

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko eguna, dela eta hainbat taldekako jarduera antolatu ditugu Fadura Ikastetxean. Parte-hartze bikaina izan zen eta goiza talde-argazki honekin bukatu genuen.

Fadura Ikastetxeak emakumeen greba feministari BAI esaten dio. Egin klik argazkian gehiago jakiteko!

Fadura Ikastetxea indarkeria matxistaren aurka

 

Abenduaren 18ko eguerdiko 12:00etan, Fadura Ikastetxeko ikasle eta irakasleak bildu ziren Laura Luelmoren, Huelvan eraildako irakaslearen, omenez minutu bateko isilunea gordetzeko.

Fadura Ikastetxeak NI 1 + RIK EZ oihukatzen du!

EUSKARALDIA Fadura Ikastetxean

 

Euskaraldiari bukaera emanez, Euskara eguna jai giroan ospatu dugu Fadura Ikastetxean. Hainbat jarduera izan ditugu: Raperu euskal raperoa, herri kirolak, antzezpen bat, grafiti bat eta bukatzeko... hamaiketako bikaina!

Giro aparta! Arrakasta handia izan du, eskerrik asko parte-hartzaile guztiei! Eta orain... jarrai dezagun Euskara aktibatzen!

Egin klik argazkian bideoa ikusi ahal izateko.

Azaroak 25ari omenaldia Fadura Ikastetxean

 

NI 1 + RIK EZ lemapean omendu du Fadura Ikastetxeak Azaroak 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna.

Guztion artean lortuko dugu berdintasuna emakume eta gizonen artean!

CREASALUD Fadura Ikastetxean

Fadura Ikastetxeko Osasun Larrialdietako ikasleek Farmamundi GKE-ko CREASALUD proiektuan parte hartu dute berriz ere. Aurten, Euskadi mailan osasunaren eskubidean dauden desberdintasunen inguruan egon da bideratuta proiektua.

Hasierako prestakuntza baten ondoren, eta Farmamundiren laguntzarekin, ikasleek desberdintasunaren eremuaren inguruan elkarrizketa batzuk egin, eta hauekin bideo batzuk sortu zituzten. Bideo hauek Farmamundiren webgunean ikusi ditzakezue: 'La sociedad frente a la discapacidad' eta 'Trabajar en una residencia'. Egin klik argazkian eta sartu 'Euskadi' azpiatalean. 

Lan bikaina!

Fadura Ikastetxea RetroClásica 2018n

 

Azaroak 16-18 bitarteko aste-bukaeran, Fadura Ikastetxea Bilbao Exhibition Center-en ospatutako RetroClásica ibilgailu klasiko, antzinako eta bildumakoen azokan izan zen. Esperientzia ikaragarria izan zen! 

BERDINTASUNA Fadura Ikastetxean

 

Fadura Ikastetxeko 'Elektrizitate eta Elektronika' familia osoa bildu da, berdintasunaren inguruan zeharkako-konpetentziak lantzeko. Ariketa amankomun baten, esaldi matxista batzuk bildu eta hauek eraldatzeko gogoeta egin dute. Landutako adibide batzuk ondokoak dira:

  • Neskatila batek bezala egiten duzu negar --> Kexati bat zara
  • Nik etxean laguntzen dut --> Elkarlanean egiten ditugu etxeko lanak
  • Era horretara jantzita ez zara etxetik irtengo --> Jantzi zuk nahi duzun bezala

Guztion artean lan egin behar dugu era honetako esaerak baztertzeko!

 

Azken urteetan berdintasunaren alde egiten ari garen lana nabaritzen ari da. TKNIKAtik antolatutako “PRAKTIKA ONAK” lehiaketan parte hartu dugu, 44 praktika aurkeztu  dira eta 12 finalista aukeratu dituzte. Horietako bat gure institutuko BERDINTASUN proiektua daZORIONAK DENON ARTEAN EGINDAKO LANAGATIK!!!!!!!!!

 

OSALANE

Este proyecto tiene como objetivo mejorar la ergonomía y la salud en el ámbito laboral mediante la ejecución de pequeñas rutinas de entrenamiento.

Osalane ha sido llevada a cabo por un  grupo de alumnos/as del ciclo formativo de grado superior “Animación de actividades físicas y deportivas” del CIPF Fadura LHII. [Acceso al Proyecto] 

  

IDAZKARITZA BIRTUALA

bertan, hainbat tramite eta kontsultari buruzko informazioa aurkituko duzu

FacebookTwitterInstagramYoutube